Gogoan izan behar da Historia irakasgaianahitaezkoa dela batxilergoko ikasle guztientzat, hau da, bai “Zientzietakoentzat” eta bai “Letretakoentzat” ere. Azterketan, jakina, batxilergoko ikasle hauen historia ezagutzetan muga nabarmenak aurkituko dira. Bigarren mailako irakaskuntza egin duten ikasleak dira, eta beraz, oraindik urrun daude Unibertsitateko ikasleek ohi duten mailatik.
Zuzentzaileek, batez ere, ikasleek ikasiriko Historiairakasgaiaren funtsezko prozesuak asimilatu ote dituzten ikusi beharko dute, eta, beraz, ez zaie eskatu behar gaia sakontasun bereziaz tratatzea.
Testu iruzkina zuzentzerakoan, era honetako probetako ohiko irizpideez gainera, kontuan eduki beharko dira, halaber, ikasleek hor islaturik ageri diren prozesu historikoei buruz dituzten ezagutzak ere, testu historikoen iruzkinak egiteko darabilten teknika egokiena izan ez arren.